Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri du
Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, astearte honetako haizeteengatik kalteak izan daitezkeelakoak. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak, berriz, asteazkenera arte luzatu du abisua: udazken honetako lehen denborale garrantzitsua heldu daiteke. Alerta gorria bilakatu liteke haizeak 7 metroko olatuak eragin litzakeelako, azaldu dutenez. Gaur bertan nabarituko dugu olatuak hazten hasiko direla eta 3,5 metrora iritsi litezke. Hala ere, bihar arratsaldetik aurrera eta etzi goizera arte, 7 metro izan litezke. Orduko ehun kilometro baino gehiagoko haize ufadak jaso daitezke mendi inguruetan eta kostaldean, eta gainerakoan haizea orduko 70-80 kilometroko abiaduraren bueltan egon liteke. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.