Gutxi gora behera ondokoa izango da lanketa burutzeko aurreikusten duten egutegia:
- Abenduaren 14an, asteazkena, Udal Gobernuaren prentsaurrekoa. 12:00etan, udaletxean.
- Sopelako etxe guztietan aurrekontuen inguruko inkesta banatuko da.
- Abenduaren 19an, astelehena, Larrabasterran herri batzarra. 19:00etan, Iberreko ikastetxean.
- Abenduaren 20an, asteartea, udaletxeko sarreran auzokideekin herri batzarra. 19:00etan.
- Abenduaren 17an eta 24ean kalean, haimak, inkestak banatzeko eta jendearekin informazioa trukatzeko. Larunbatak dira eta goiz-eguerdian zinegotziekin batera jende gehiago egoteko erronka jarri dugu.
- Urtarrilaren 10ean, asteartea, Sopelmarreko auzokideekin herri batzarra. Sopelmarreko txokoan, 19:00etan.
- Urtarrilaren 11n, asteazkena, Arrietarako txokoan auzokideekin herri batzarra. 19:00etan.
- Gainera, dagoeneko kirol elkarteekin, Hezkuntzako eragile guztiekin, jubilatuekin, kultur eragileekin eta alderdi politikoekin harremanetan dira. Bigarren eta hirugarren txandaren bat egingo da. Tabernariekin eta merkatariekin harremanak zehaztu behar dira.
- Urtarrilaren 20an, Sopelako herri batzar irekia, Kurtzio Kultur Etxean. Bertan, parte hartzearen datuak, ekarpen inguruan informazioa eta alderdiekin egongo diren negoziazioen berri emango dute.
- Epe horretan, inkesten erantzunak jasotzeko gutunontziak toki hauetan kokatuko dituzte: Kurtzio Kultur Etxea, udaletxeko sarrera, udal liburutegian, udal igeritokiak, Larrabasterrako udal
bulegoa eta Urkoko gimnasioan.
Ekimen horiek guztiak lantzeko Udalak bitarteko ezberdinak zabalduko ditu: bideo grabaketa Interneten eta e-postaz ahalik eta gehienari zabaltzeko, kartel orokorra, kartel mutuak atarietan eta kalean herri batzarrak iragartzeko, kaleko haimak, inkesta etxez etxe eta kalean banatzeko, gutunontziak inkestak jasotzeko… "Agerikoa denez, izugarrizko erronka dugu aurrean", amaitu du Sopelako Bilduk.