EGK: "Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, arrisku larrian!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 13a, 16:19

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak duela 25 urte sortu zenetik izan duen egoera zailenari egin beharko dio aurre. Eusko Jaurlaritzak 32.000 euroko murrizketa proposatu du EGKren dirulaguntza zuzenean, azken bi urteetan ezarri dion 67.000 euroko murrizketari gehituko zaiona. Mozketa proposamen honi, gainera, beste 60.000 eurotako mozketa gehitu beharko zaiola aurreikusten da, horrela proposatu baitu Talde Sozialistak Eusko Legebiltzarrean. Honek 159.000 euro gutxiago suposatzen ditu 2009tik, EGK-k 331.000 eurotako dirulaguntza eduki zuenean, aurreko gobernuaren eskutik. Hau da, gazte elkarteen plataformaren aurrekontua ia %50ean murriztu daiteke hiru urtetan, azken 10 urteotako zifrarik baxuena suposatuko lukeelarik. Argazkian, EGK-k martxoan egin zuen agerraldia. Orduan, aurrekontuaren %20 murriztu zion Eusko jaurlaritzak / cc-by-nc-nd EGK.

EGK-ko Batzorde Iraunkorraren iritziz, "murrizketa honek ez du soilik oinarri ekonomikoa (gobernu autonomikoarentzat oso zifra baxuak baitira), borondate politiko baten ondorio da eta gazteen parte-hartzearenganako eta euskal elkartegintzarenganako apustu falta bat islatzen du". Aurrekontu murrizketa honekin, EGKren etorkizuna Euskadiko gazteriaren elkartegintzaren sare moduan arrisku larrian dago. Kontseiluak datozen egunotan atxikimendu kanpaina bat jarriko du martxan eta prentsaurrekoa deituko du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun