Jardunaldi hauen bitartez, ADEAC erakundeak udal teknikari eta arduradun politikoak hondartzen kudeaketa jasangarrian lagundu nahi ditu, udalerriko hondartzetako erabiltzaileei jasangarritasunaren mezua helaraz diezaieten. Era berean, bandera urdina lortzeko hautagaitza aurkezten eta haren baldintzak betetzen lagundu nahi du ere.
Jardunaldiei buruzko bideo laburra (© Getxo.net)
Kantauri itsasoko hondartzetako bandera urdinak ugaltzeko trebakuntza jardunaldia burutu da gaur goizean Algortako Fadura udal kiroldegian. Bertan, Kantauri ekialdeko arduradun politiko eta teknikariak batu ditu Ingurumen-hezkuntza eta Kontsumitzailearen Elkarteak (