Babesgo Zibilak iragarri du alerta egoera handituko den heinean Getxoko Udalak prebentzio neurri berriak ezarriko dituela, bai toki publikoetan baita kanpoko ekipamenduetan ere, eta horiek behar bezala iragarriko dituela.
Prebentzio neurriak
Eusko Jaurlaritzak une honetan haizeagatik eta itsasertzeko arriskuagatik alerta horia aktibatuta duela eta, honako gomendio hauek egin ditu:
• Ez bainatu ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
• Ez bainatu olatu handiak dauden tokietan.
• Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
• Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
• Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
• Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
• Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
• Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
• Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
• Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
Era berean, haize zakarren arriskuaren aurrean:
• Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
• Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
• Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan egotekotan:
• Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
• Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
• Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Larrialdietan, 112 zenbakira edo Getxoko Udaleko Larrialdietako Koordinazio Gunera 94 4660202 eta 944660112 telefonoetara deitu.