Segurtasunari buruzko sms-ak
Era berean, Udaltzaingoak "segurtasunari buruzko ohar-bidalketa sistema" martxan jarri du. Oharrak talde guztiei bidali edo zonaldeka zein kaleka pertsonalizatu daitezke mezu laburretarako talde ezberdinak erabiliz. Gaur arte, merkataritza, ostalaritza eta enpresa esparruko 500 establezimendu baino gehiagok baimena eman dute mezu horiek jaso ahal izateko.
Zerbitzu berri hori doakoa da eta bere bitartez zonaldean hauteman diren iruzur, lapurreta, billete faltsu edo beste delitu saiakeren inguruko alerta-mezuak jasoko dituzte harremanetarako aurrez beren sakelako telefonoen zenbakia eman dutenek.
Beste edozein merkatarik edota enpresarik segurtasun-oharrak jaso nahi baldin balitu, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri ahal izango litzateke, 944 660 202 telefono zenbakira deituz.