
Lemoizko Bildu
bildu.info/lemoiz
Udal hauteskunde egunerako astebete eskas falta zenean "El Correo" eta "Deia" egunkarietan Lemoizko Udalari buruzko publizitatea agertu zen. "Lemoiz, grandes acciones a pequeña escala" izenburupean aurreko alkatearen agindupean egindako proiektuak eta Lemoizen bizi izandako aro oparoa goraipatzen ziren. Argazkiei eta testuari begiratuz, Lemoizko Udalean PNV besterik ez zela existitzen zirudien, oposizioko hiru zinegotziak ez zirelako inondik inora agertzen. Propaganda artikuluan goraipatzen ziren lorpen eta proiektuei buruz gure iritzia albo batera utziz, jarrera hori salatzeko tentazioa izan genuen. Azken batez, artikulu honek PNVk urtetan izandako jarrera oso ondo laburbiltzen zuen, Udala eta alderdia nahastuz, alderdikoak ez direnak baztertuz eta ikusezin eginez, eta Udala alderdiaren mesederako erabiliz.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!