Prebentzio neurriak
Eusko Jaurlaritzak une honetan haizeagatik eta itsasertzeko arriskuagatik alerta horia aktibatuta duela eta, honako gomendio hauek egin ditu:
• Ez bainatu ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
• Ez bainatu olatu handiak dauden tokietan.
• Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
• Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
• Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
• Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
• Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
• Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
• Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
• Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
Era berean, haize zakarren arriskuaren aurrean:
• Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
• Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
• Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan egotekotan:
• Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
• Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
• Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Larrialdietan, 112 zenbakira edo Getxoko Udaleko Larrialdietako Koordinazio Gunera 944 660 202 eta 944 660 112 telefonoetara deitu.