Algortako Maria Kristina parkea eta Ereaga hondartza arteko igogailua behin-behinean itxi du gaur Getxoko Udalak. Halere, itxiera horrek ez du kostaldeko alertarekin zerikusirik, "egin beharreko mantentze-lanekin" baizik, tokiko iturrien arabera. Dena den, egiteko beharren tamaina aurreikusita, baliteke bihar, osteguna, ere igogailua ez ibiltzea, dagoeneko Udalak iragarri bezala. Hori dela eta, "sor daitezkeen eragozpenengatik" barkamena eskatu du Getxoko Udalak. Igogailuak hainbat matxura izan du urtean zehar eta aurretik komunikatu gabe ateak itxi behar izan ditu horietako batzuetan. Besteak beste,
Algortako jaietan zerbitzuz kanpo egotea deitoratu zuen irailean
Getxoko PPk. Baina, Imanol Landa alkate jelkideari azalpenak eskatzeaz gain, "igogailuaren funtzionamendua bermatzeko berritze lanak egitea" planteatu zuten Getxoko popularrek. Argazkian, Ereagako igogailua.