Bi lagun atxilotu dituzte mila landare baino gehiagoko marihuana plantazioa izatea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 14a, 17:32
Espainiako Poliziak marihuana mila landare baino gehiago atzeman zituen azaroaren 29an Erandioko familia bakarreko etxebizitza batean, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak gaur zabaldu duenez. Halaber, Mungiako 44 eta 33 urteko bi bizilagun atxilotu zituzten, plantazioa zaintzeaz eta mantentzeaz zein produkzioa batzeaz arduratzen zirelakoan. Polizia iturrien arabera, su-arma bat ere topatu zuten etxean, egun Bilboko Polizia Zientifikoaren Unitatea aztertzen ari dela. Atxilotuak, berriz, Instrukzio Epaitegiaren esku jarri zituzten, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita. Hala ere, polizia operazioa oraindik zabalik dagoela ohartarazi dute. Argazkian, Erandioko marihuana plantazioa / © Espainiako Polizia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun