EHUko ikasle erakunde eta sindikatuek "
desadostasuna eta arbuioa" agertu zuten, joan den azaroaren 30ean, 2012rako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu proiektuak aurreikusten zituen murrizketen aurrean. Ildo berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eta Unibertsitateari eskatu zieten, murrizketa neurri horien eraginak azaltzeko; baita "konpromiso argiak" hartzeko ere, "ikasteko eskubidea eta EHUko langileen eskubide laboralak bermatzeko". Orain, "eskubide horiek guztiak bermatzeko instituzioek agertu duten konpromiso eza ikusita", biharko, kontzentrazioa deitzea erabaki dute Ikasle Abertzaleak, Ikasle Kontseilua, Lurgorri, ELA, CCOO, EILAS, LAB, UGT eta CSI-CSIF erakundeek. Elkarretaratzea goizeko 9:30ean egingo dute, Bilboko Paraninfo aurrean (Abandoibarra, 3), “Celaa, Goirizelaia. Murrizketarik ez EHUn” lelopean. Izan ere, bertan egingo du lehendabiziko bilera azaroaren 22ko hauteskundeetan aukeratutako Klaustroak. Argazkian, hainbat fakultate Leioa eta Erandioko campusean.