Emakumeen Elkarteak, Ballet Adagiok, Nagusien Etxeko abesbatzak eta areto dantza taldeak, elizako koruak, Musika Eskolak, Kultur Etxean dantza modernoa egiten aritutako kolektiboak eta ACADAE Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkarteak parte hartuko dute Berango Antzokiko urteurreneko ekitaldian. Hitzordua igande honetan, abenduak 18, jarri dute, 18:00etan. "Talde bakoitzak saio laburra prestatuko du, 20 minutukoa, aurretik aurkeztuta bata besteari lotuta joango dena". Hori azaldu du muntaia koordinatu duen Fernando Ansoleagak, elkarte berangoztarrei protagonismoa emanez. Aurreko egunean, larunbatean, euskal dantza emanaldia eskainiko du Simon Otxandategik Berango Antzokian, 19:30etik aurrera, Gabonetako egitarauari hasiera emanez. Argazkian, balletak ere izango du lekua urteurrenean / ©
Berangoko Albisteak.