Berangoko Kultur Arloak "Ostiral musikalak" zikloa abian izango du, hilabete bakoitzeko hirugarren ostiralean, 19:00etatik aurrera; Berangoetako kultur etxean ikus-entzunezko proiekzioa eskaintzea helburu duen ekimena. Mundu osoan izandako emanaldirik bikainenetako batzuk hartuko ditu zikloak, musika maite duten berangoztarrek osatutako Grupo Pro Music taldeari esker. Eurak arduratuko dira kontzertuaren aurkezpena egiteaz eta, behin ikusita, solasaldia ere izango da. Lehenengo hitzordua abenduaren 16an izango da; urte berriari ongi etorria emateko gala, alegia. Ondokoak izango dira: Georges Bizet-en "Carmen" operaren tarterik onenak; Sergei Rachmaninov-en Rapsodia Paganiniren gai baten inguruan, piano eta orkestrarako; Pablo Sarasateren "Fantasie du concert sur Carmen de Bizet, Op.25", biolin eta orkestrarako; eta Johannes Brahms-en 5. Dantza Hungaria orkestrarako, Berlineko Orkestra Filarmonikoaren eskutik, Claudio Abbadok zuzenduta eta Donostiako Orfeoiaren parte hartzearekin. Argazkian, musika klasiko emanaldi bat / © Schubert Ensemble.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!