Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak atzera bota du Getxo Antzoki berriaren ondoko auzokideen komunitate batek jarritako helegitea. Horren bitartez, 2009ko ekainaren 26ko udal batzarrean onartutakoari aurre egin nahi izan zioten bizilagunek: udal azpiegitura lekutuko den partzelari lotuta, Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorrean (HAPO) aldaketa zehatza egin zuten. "Orain epaiak erabakiari lotutako udal jardueraren legalitate osoa berretsi du, hain zuzen ere, txostenaren hirigintzako tramitazioari eta Getxo Antzokia berriaren eta Musika Eskolaren bolumetriaren definizioari lotutakoa", aipatu dute agintariek. Imanol Landa alkatearen ustez, erabakia “Algortan Getxo Antzokia eta Musika Eskola, gure udalerriko kultur agentek eta auzokideek ere espero eta amesten duten kultur proiektuaren amaierako fasea bultzatzen segitzeko beste eragingarri bat da”. Argazkian, kamioia Getxo Antzokiko lanetan, artxiboko irudian / ©
Getxoko Udala.