Egin Dezagun Bidea ekimenaren mobilizazio deiarekin bat, ostiral honetan, hilak 16, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du
Berangoko Bilduk. Hitzordua 13:30ean jarri dute udaletxe aurrean. Halaber, koalizioko zinegotziak baraualdira batuko dira egun horretan, presoen eskubideak aitortuak izan daitezen aldarrikatzeko. Era berean,
urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestaziorako deia luzatu diete berangoztarrei. "Espetxeetako egoera errotik aldatzeko unea heldu da. Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan gertatu den bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta konponbide politikoaren baitan beraiek ere protagonismoa izan behar dute", azaldu du Berangoko Bilduk. Argazkian, Sei Herri elkarteak Berangon egindako ibilaldi neurtuan espetxeratutako herrikideak gogoratu zituzten.
Panela kendu du jada Udalak.