Egin Dezagun Bidea ekimenaren deialdiari erantzunez, ostiral honetan, abenduak 16, herri bilgunea aurkeztuko dute Sopelan. Udaletxeko aretoan, 19:00etan hasita, emandako lehen urratsak azaldu eta urtarrilaren 7ko herri mobilizazio orokorrari begira herrian egingo diren ekimenen gaineko informazioa emango dute, Sopela.net agerkari digitalak zehaztu duenez. Bestalde, bihar bertan, Bilduko zinegotziek elkartasuna agertuko diete euskal preso politikoei, udaletxeko plazan 12:00etan egingo duten kontzentrazioaren bitartez. Halaber, Sopelako Udal Gobernuak onartutako adierazpena irakurriko dute bertan. Hartara, elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte sopeloztar guztiak. Argazkian, Sopelako preso presoak gogoratzeko eta haien askatasuna aldarrikatzeko "espetxe solidarioa" jarri zuten iazko Gabonetan udal pilotalekuaren parean / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!