Gaur arte dago Gorlizko autodefentsa ikastaroan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 15a, 12:13

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, asteburu honetarako Gorlizen antolatu du autodefentsa ikastaroa Uribe Kostako Mankomunitateak. Ostiral eta larunbatean izango dira eskolak, Teresiano Etxean. Lehenengo egunean 16:00etatik 20:00etara egingo dituzte; eta bigarrenean, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Gaur arte egongo da inskribatzeko aukera Gorlizko kultur etxean (946 774 000). "Ikastaroaren bitartez, Uribe Kostako herriko emakumeok erasoak identifikatzen ikasiko dugu, eta aztertuko dugu indarkeria nondik datorren eta nola eraikitzen den, bai eta zein diren ere horren ondorioak maila indibidualean zein kolektiboan. Bestalde, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun eraso fisiko, hitzezko edo psikologikoen egoerei erantzun eta ebazteko", adierazi dute Mankomunitateko Berdintasun Sailekoek. Argazkian, hainbat emakume autodefentsa ikastaroa ematen / cc-by-nc-sa praktikatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun