Itzubaltzeta / Romoko gaztetxeak "Aner" film laburraren emanaldia hartuko du gaur iluntzeko 8etan. Jendaurreko bigarren emanaldia izango da, pasa den astean Gernikan estreinaldia burutu ondoren. Unai Garate Cotano zuzendari itzubaltzetarraren lehen lan honek Aner umea basoan galdu ostean sortuko den istorioa du hizpide. Trama aurrera eramateko, Asier Etxeandia, Arrate Etxeberria, Maite Salinas eta Ana Urrutia aktoreek bizitza eman diete pertsonai nagusiei. Grabaketan Gernika-Lumoko
Berde Produkzioak kooperatiba elkartearen laguntza izan du itzubaltzetarrak. Besteak beste, "Amerikanuak" "Elkartasun bideak", "Cuidadores" eta "Oteiza" dokumentalak burutu dituzte gernikarrek. Unai Garate gidoilaria da lanbidez eta "EITB kultura" saioan dihardu. Telebistan aritzeaz gain, antzerki munduan ere ibilia da. "Mundopolsky, erreboltaren ziaboga" antzezlanaren gidoia prestatu zuen 2002an, Jon Gerediagarekin batera. Argazkian, Unai Garate, erdian, "Aner"-en filmatzea ikuskatzen / © Berde Produkzioak.