"Nabarra" aldizkariak ez du aurrerantzean zenbaki gehiagorik kaleratuko, diru arazoen eraginez. Argitaratzailea den Nabarrak kultur elkarteak harpideei jakinarazi dienez, laster jasoko duten azaroa-abenduko 124. zenbakia hamar urteko ibilbidearen azkena izango da. Iaz, Nafarroako Foru Gobernuaren diru-laguntza politikatik ihes egiteko, Iruñetik Bilbora jauzia egin zuen aldizkariak, Irati Jimenez idazleren zuzendaritzapean. Halere, "egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", aldizkaria ixteko erabakia hartu behar izan dute. Datorren asteartean, prentsaurrekoa emango dute Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montoro arte arduradunak itxieraz hitz egiteko. Argazkian, Nabarrak kultur elkarteko hainbat kide pasa den maiatzaren 14an, "Nafarroa Durangaldean" ekimenean / © "Nabarra" aldizkaria.