Manifestaziora deitzeko kartela

Leioa eta Algortako Bilgune Feministako taldeek bihar larunbatarekin Bilbon izango den indarkeria sexistaren aurkako nazio manifestaziora joatera deitu dute. Euskal Herriko mugimendu feministak "eredu politiko, ekonomiko eta ideologiko" berriaren alde agertzeko arratsaldeko 6etan jarri du hitzordua, Arriaga antzokiaren aurrean. Izan ere, antolatzaileen arabera, "emakumeen aurkako indarkeria egiturazkoa bada, horren kontrako borrokan egitura bera aldatu behar da". Eskualdeko Bilgune Feministako taldeek ere "emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batzuetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala" dela azpimarratu dute. Argazkian, Algortako Bilgune Feministako elkarretaratze bat.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!