Leioa eta Erandioko campuseko
Magisteritza unibertsitate eskolako ikasle, irakasle eta langileak eskolatik atera arazi dituzte gaur goizean. Izan ere, haize ufadek eraikineko teilatu zati bat erauzi dute, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Gertaera goizeko 10ak aldera izan da. Ordu horretan, megafoniatik eman dute gela eta bulegoak uzteko agindua. Klase guztiak datorren astera arte bertan behera gelditu dira. Magisteritza unibertsitate eskola pasa den irailaren 12an estreinatu eta azaroaren 28an inauguratu zuten. Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak adierazi zuenez, "azpiegitura berri honekin Bizkaiko hezkuntza arloko ikasketak behar zuten tokian kokatuko dira, hau da, puntako irakaskuntza puntako instalazio batzuetan ematea ahalbidetuko duen XXI. mendeko eraikin batean". Ikasleek, berriz, eraikina amaitu gabe ireki dutela salatu dute. Argazkian, ikasle batzuk eraikin berrirantz abiatzen artxiboko irudi batean / ©
EHU.