Asteburu luzea antolatu du Getxo Rugby Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 16a, 18:42

Getxo Artea rugby taldeak ekimenez betea dakar astebururako plangintza. Hasteko, hori-beltzek egoitza sozial berriaren aurkezpena dute gaur, Gaztelugatxe kaleko Gaztelu taberna zen lokalean. Bihar, larunbata, berriz, lau rugby ekimen hartuko du Fadurak. Goizeko 10etatik aurrera, Bizkaiko rugby eskola guztien topaketa egingo dute eta, tartean, adin guztietako 200 jokalari baino gehiagok hainbat partida jokatuko dute. Gainera, Euskal Ligaren barnean, Getxo Rugbyko taldeek hiru partida izango dituzte: gazteak Hernaniren aurka arituko da, 13:00etan; kadeteak Iruñeako La Unica-ren kontra, 14:30ean; eta gizonezkoen Senior B taldeak bere lehenengo postua defendatuko du hirugarren dabilen Irungo klubetik. Kirol asteburuari amaiera emateko, igandean Getxo eta Uribealdeko emakumeek osatutako Bizkarians taldeak Olimpico Pozuelo hartuko du Mungiako Atxurizubi zelaian, eguerdian. Ohorezko mailan hirugarren dabil Bizkarians, Bartzelona eta Majadahondatik puntu bakarrera. Argazkian, Isabel, Mirane, Idoia, Alba, Eva, Garazi eta Leire Getxo Rugbyko jokalariek Hego Euskal Herriko selekzioarekin jokatu zuten Hospitaleten pasa den asteburuan. Kataluniak 21 eta 0 irabazi zion euskal taldeari / © Getxo Rugby Taldea.

Jon Etxebarria klubeko jarduneko presidenteak azaldu duenez, egoitza berria kalean izateak zaleekin hartu-eman handiagoa izatea bermatuko die, taldearen diru sarrerak handitzearekin batera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun