Barrika surf taldeak izena aldatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 16a, 20:26

Barrika surf taldeak zuzendaritza berritu eta elkartearen izena aldatzea erabaki berri du. Bakio.com agerkari digitalak jakinarazi duenez, surflari koadrila Amarratz surf taldea berbatailatu dute. Barrikoztarrek Armintzan olagarroa izendatzeko adieraren alde egin dute, ondoko irudiko logotipoan ikus daitekeenez, eta ez Urdulizko zentzuan, armiarma esanahia duena. Zuzendaritza taldeari dagokionez, Aritza “Kroma” Bizkarralegorra hautatu dute taldeko presidente, Igor "Giri" Gonzalez bere ordezkoa izango da eta Unai Ondarrak idazkaritza lanez arduratuko da. Irudian, Amarratz surf taldearen logotipoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun