Parisko Auzitegi Korrekzionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Iker Beristain preso politiko algortarrari eta bost urtekoa Liher Rodriguez lekeitiarrari. “Terrorismoa” eragitea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta zigortu dituzte, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Zigorra bete ondoren Frantzian sartzeko debekua ere ezarri diete, eta 3.000 euroko kalte-ordaina. Biak 2007ko uztailaren 2an atxilotu zituzten Parisen inguruan, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zituzten. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, "kartzelan betetako denbora kontutan hartuta, Ikerrek 2012ko ekainerako amaitu dezake Frantzian ezarritako espetxe zigorra". Sententziaren arabera, horren ostean Espainara eramango dute. Argazkian, Iker Beristainen aldeko kontzentrazioa Algortan
alaba ikusten uzten ez ziotenean.