Bitartean Algortan eta Leioan aurrera jarraitzen dute ekimenekin eta bideo bana atera dute, urtarrilaren 7ko mobilizazio orokorrera deituz.
Algortako herri bilguneak plazaratutako bideoa:
Leioako herri bilguneak ekoiztutako bideoa ikusteko sakatu hemen.
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri bilgunearen lehenengo urratsa eman zuten joan den ostiral arratsaldean Sopelan. Aipatu eragilearen "ezaugarri zabalak eta anitzak" azaldu ostean, gonbidapena egin zieten talde eta pertsona ezberdinei gune horren partaideak izan daitezen eta bere ekarpenak egin ditzaten. Udaletxeko sarreran egindako agerraldian Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Berdeak alderdiez gain, beste eragile batzuen ordezkariak eta herritarrak egon ziren,