Asteazkeneko San Tomas egunerako
Metro Bilbaoko langileek deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu jada Eusko Jaurlaritzak. Horien arabera, ohiko zerbitzuaren %70 eskainiko dute 12:00etatik 14:00ak arte eta 20:00etatik 22:00ak arte. Egunaren gainontzeko orduetan, %60ko zerbitzua bermatu dute. Bestalde, Metro Bilbaoko ordezkari sindikalek iragarri dutenez, ezarritako zerbitzu minimoen aurkako helegitea aurkeztuko dute, beraien esanetan, "neurriz kanpokoak" direlako. Rafa Valencia enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zerbitzuak "guztiz abusuzkoak dira". Metro Bilbaoko sindikatuek diotenez, zerbitzu minimoak %30ean kokatuta, "funtsezko zerbitzua bermatzeko nahikoa da". Gogoratu,
Patxi Lopez lehendakariak asteazkenean aipatu zuela "bitarteko guztiak erabiltzeko" agindu diola Herrizaingo sailburuari, "metroko sabotajeak eta mehatxuak galarazteko". Argazkian, hiru orduko lanuztearen barruan, prentsaurrekoa eta elkarretaratzea egin zituzten asteartean metroko langileek / ©
LAB Metro Bilbao.