Aiboa Eguneko Zentroak,
Jesusen Bihotza udal zahar-etxean dagoena eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duenak, abenduaren 26tik aurrera ateak itxiko ditu, hilabete batez, etxe azpian dauden kolektoreen zati batzuk konpontzeko lanak egiteko. Kolektore horiek hondatu egin dira denboraren poderioz, asko erabilita, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Lanak egiten diren bitartean, aipatu egoitzako erabiltzaileak Aldundiak berak aukeratutako eta bere lana behar den moduan egiteko zerbitzu guztiak dituen beste zentro batean artatuko dituzte. "Erabiltzaileen senitartekoak badute erabaki horren berri", gaineratu dutenez. Etorkizunean eguneko zentroko instalazioetan afekzioak saiheste aldera, obrarako aurreikusitako soluzio teknikoak kolektore berriak modu jakin batean kokatzea proposatzen du, apurtzekotan, konpontze lanak eraikinean eragozpenik sortu gabe egin ahal izatea bermatzeko. Zentroa orain dela bederatzi hilabete zabaldu zuten eta tartean beharginek bi hilabete luzeko grebari ekin zioten lan hitzarmenaren alde. Argazkian, aiton-amona bikotea paseatzen.