Bigarren lapurreta asteburuan ordu txikitan gertatu zen eta Udaltzaingoaren egoitzara egindako dei telefonikoaren bitartez izan zuten horren berri. Udaltzainak Areetako Kale Nagusiko taxi geralekura joan ziren, non gazte batek esan zien minutu batzuk lehenago beste gazte batzuk Kresaltxu eta Santa Eugenia kaleen artean lapurtu ziotela eta horiek “Putzegilea” izeneko biribilgunerantz alde egin zutela. Antza, haietariko batek labana erakutsiz mehatxatu zuen eta, hori dela eta, mutilak bere motxila eman zion, barruan wii kontsola bat, mandoak, diru-zorroa, eskuko telefonoa eta Ipod bat zeuzkala. Udaltzainak horien bila joan ziren eta Gobelaurre kalean topatu zituzten, motxilarekin eta lapurtutako tresna elektronikoekin, udal iturrien arabera. Ondoren atxilotu zituzten. P.C.F.J., 18 urteko Getxoko auzokidea epailearen aurrera eraman zuten eta ustezko bigarren lapurra, 16 urteko adingabekoa, bere gurasoen esku geratu zen.
Urruntzeko agindua haustea
Bestetik, “Getxoko udalerrian, Algortako auzora hurbiltzea espresuki debekatuta…” epaitegiak igorritako kautelazko neurria daukan 26 urteko gaztea epailearen aurrera eramango zuten atzo. Gizon gaztea herenegun atxilotu zuten udaltzainek 19:15ean, Portu Zaharrean topatu ondoren.