Getxoko Udaltzaingoak pasa den asteburuan egindako alkoholemia probetan bost gidarik emaitza positiboa eman zuten, udal iturriek zabaldu dutenez. Biri arau-hauste administratiboa egitea egotzi diete eta gainontzeko hiruak bide-segurtasunaren kontrako delitua leporatuta atxilotu dituzte. Hori dela eta, epailearen aurrera eramango dituzte. Gidarietako bati proba egin zioten kotxearekin Algortatik zebilela, Artatzako biribilgunean zerbait jo ondoren gurpil-azala lehertuta zeramala eta autoarekin sigi-saga egiten zihoala. Bestetik, beste gidari bat atxilotu zuten bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita, Gobelaurre kaletik gidatzen zihoala administrazio-baimenik gabe. Ez zuen gidatzeko baimen-txartelik, udaltzaingoen arabera. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren komisariako koordinazio zentroa / ©
Getxoko Udala.