Bertso jira egingo dute ostiralean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 20a, 12:05
Ostiral honetarako, abenduak 23, bertso jira antolatu du Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Horrenbestez, iluntzeko 8etan jarri dute abiatzeko ordua, Altzagako La Plaza tabernan. Batetik, Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolariak arituko dira kantu kantari. Bestetik, Oxabi erromeria taldeak jarriko ditu trikiti doinuak. "Ederto pasatuko dugu, hurbildu Erandiora barikuan eta tabernaz-taberna kanta, dantza eta bertsotan aritu! Gainera afaldu barik ez gara joango, zerbait pikatzeko ere prestatu dugu. Erdu barikuan eta lagunak ekarri!", adierazi dute Berbots elkarteko kideek. Argazkian, Sustrai Colina eta Amets Arzallus orain hiru urteko bertso jiran.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun