Eusko Jaurlaritzak
%70erainoko gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen biharko Santo Tomas egunerako
Metro Bilbao garraio enpresako langileek deitutako greban. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, bertan behera utzi du erabakia gaur eguerdian, grebarako eskubidea urratzen duelakoan. Agindu du asko jota %48koak izan behar dutela zerbitzuek, eta Jaurlaritzak men egin dio erabakiari, helegitea iragarri duen arren. Bitartean, langileek biharko 24 orduko geldialdia berretsi egin dute, goizez zein arratsaldez egindako batzarretan. Eta gehiago iragarri dituzte. Urtarrilean, ostegunero lanuzteak egingo dituzte: 5ean eta 19an, hiru ordukoak (09:45etik 12:45era), eta 12an eta 26an, bi ordukoak (06:45etik 08:45era). Astearteetan beste era bateko mobilizazioak egingo dituzte. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian, protestetako batean / ©
LAB Metro Bilbao.