Santo Tomas azoka egunez Bilboko Metroko langileek iragarri duten grebaren inguruan baserritarren figurarekin egiten ari den erabilera dela-eta, bere kezka agertu gura du
EHNE-Bizkaia sindikatuak. Greba, langileek azken errekurtso bezala erabiltzen duten eskubidea da eta EHNE-Bizkaiak errespetu jarrera batez hartzen du biharko, Santo Tomas egunez, iragarritako deialdia. Eragile ezberdinek, baserritarrek eta nekazaritza sektoreak nozituko omen duten kaltea aitatu eta erabili dute Metroko greba deitoratzeko. EHNE-Bizkaiaren ustez, badira beste hainbat arazo baserritarrei kalte askoz handiagoa eragiten diotenak, horien artean Santo Tomas azokan bertan parte hartu ahal izateko BBK-k ezarri izan dituen baldintza baztertzaileak, baserritarrak mugimendua duen kontu korrontea izatera behartuz, esate baterako. Argazkian, eskualdean ospatutako azoka, artxiboko irudian.