Uribe Kosta eta Erandion barrena ibiliko da gaur eta bihar Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 23a, 13:27

Hamabi hilabete luze itxaroten egon ostean, gau berezia izango da biharkoa Euskal Herriko haur guztientzat; baita hain txiki ez direnentzat ere. Bapo afaldu eta gero, lozorroan sartu eta, eguna argitzean, orduan hasiko dira arineketak eta komeriak. Hala ere, afaldu aurretik, abestu eta jolasteko aukerarik ez zaie faltako txikienei. Izan ere, bazter guztiak irribarrez eta algaraz gainezka izango dira, Olentzeroren bisitarekin. Uribe Kosta eta Erandion, besteak beste, Negurira egin zuen atzo lehenengo bisita ikazkinak; eta gaur Arriagan, Goierrin, Barrikan, Erandio Landan, Armintzan, Lemoizen... izango dugu. Tartean, euskal preso politikoak Euskal Herriratzea eskatuko du Sopelan, 19:00etan Udaletxeko plazatik abiatuta. Hala ere, Eguberri egunera arte itxaron beharko dute neska-mutilek euren opariak zabaltzeko. Bitartean, bihar, aipatu toki guztietara bueltatzeaz gain, falta zaizkion eskualdeko herriak bisitatuko ditu Olentzerok. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi Sopelan barrena / © Sopelana.net.

Abenduak 23, ostirala

Algorta

Horra Horra Algortako Olentzero batzordeak antolatuta, Telletxe plazan:
18:00 Patata Tropikala taldearen pailazo ikuskizuna: "Mendiko altxorra". Txotxongiloak, animali erraldoiak, hanka-luzeak, eta batez ere, umorea eta ezusteak erabiliz, haur eta helduek gozatu egingo dute.
19:00 Bertsolariak.
20:00 Dantzaldia, Mikel Hats taldearekin.rra duzu.
20:00 Kalejira musikatua tabernaz taberna, Taberna Ibiltaria taldearen eskutik.
20:00 "Txiss Pun" kultur-arteko pintxoen dastaketa.

Areeta

19:00 Berantzagi dantza taldeak antolatuta, "Kutxoren pantomimak" umeentzako jarduera, Eskoletako plazan.

Arriaga eta Goierri (Erandio)

16:00 Ortzi kirol elkarteak antolatutako kalejira. Ibilbidea: Arriaga, Larrauri Mendotxe, Aresti, Magdalena, Goierri, Larrauri Mendoetxe, Arriaga, Kukularra, ikastola eta Altzaga.

Barrika

17:00 Txikientzako gutun tailerra, Ander Deuna kultur aretoan.
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira musika, karamelu eta animazioarekin Elexalde-Abaroaraino. Azkenik, Olentzeroren harrera elizpean. Txokolatada, gaztainak eta Aita Gotzon koralaren emanaldia ere izango dira. Ekitaldiaren girotzeari laguntzeko, Udal Kultur Gunetik "kaseroz" jantzita joatea eskatu dute.

Erandio Landa

Goialde dantza taldeak antolatuta:
18:30 Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin. Auzotik kantatzera irtengo dira.
20:00 Patxin eta Potxin pailazoak, Erandiogoikoa kultur etxean.

Getxo

19:30 Itxas Argia dantza taldeak antolatutako jaia, Malakate parkean: txistorra jana, burruntzia, musika... eta giro itzela.

Itzubaltzeta / Romo

18:00 Zasi Eskola dantza taldea, Ziztu Bizian eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordearen eskutik, Olentzerok umeen gutunak jasoko ditu San Jose elizako arkupeetan.

Lemoiz

16:00 Andrakako Rufino plazan.
16:30 Armintzako autobus geltokitik abiatuta, kalejira auzoan zehar. Frontoian, umeei gutuna eskatu eta bakoitzari opari bat emango die Olentzerok.
18:00 Udaletxe zaharretik (Urizar) abiatuta, kalejira auzoan zehar: pertsonaia mitologikoen antzerkia, gaztainen dastaketa eta Olentzeroari agurra.

Sopela

19:00 Amnistiaren aldeko Olentzeroa, Udaletxeko plazatik abiatuta.


Abenduak 24, larunbata

Algorta

Horra Horra Algortako Olentzero batzordeak antolatuta:
12:00-14:00 Puzgarriak, hanka-paluak, haurrentzako jolasak, Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia, Zabala eskoletan. Fruitu lehorrak banatuko dira.
17:00 Kalejira Benantziotik hasita. Ibilbidea: Benantzio, Sarrikobaso, Illeta, Villamonte, Bolue, Algortako Etorbidea, Mariandresena, Telletxe, Aretxondo eta Portu Zaharra.
18:00 Olentzero biziduna, musikariak, fanfarrea, txokolatea... Villamonten.
19:30 Txalaparta, bertsolariak, abesbatza, Olentzeroaren kondaira kontatzea, aurreskua... Portu Zaharrean.
20:00 Olentzero erretzea.

18:00 Presoak ere Olentzeroren kalejirara, Amnistia tabernatik abiatuta.

Altzaga

17:30 Uztargi dantza taldeak antolatutako kalejira, Bekoatik eta azoka zaharrera.
18:00 Olentzeroren kalejira, Irailaren 23a plazatik abiatuta. Ibilbidea: Mitxelena, Txinboak, Obieta, Benjamin anaia, Txorierri, Altzagako ibarra, Obieta, Tartanga, Jado, Jesus Aranburu eta Irailaren 23a plaza.
20:00 “Olentzero eta Maridomingi” antzezpena, Gautxoriak taldeak, Altzaga Ikastolako Gurasoen Elkarteak eta Erandioko Gazte Asanbladak antolatuta.

Areeta

Berantzagi dantza taldeak antolatuta:
11:00 Irudi eta erakusketak zabaltzea: Olentzeroren irudia, egur-ikatzaren irudia, "bendejerak", bertoko abeltzaintza, zilargintza, gaztaina saltzailearen irudia eta abar. Perretxikoen erakusketa, fosil eta mineralak, emuak, txori bitxiak... Haurrentzako pintura tailerra, haria egitea, altzariak lantzea, otarregintza, uztarriak lantzea, euskal pilota, eta abar.
11:00 Erromeria txistulari, trikitilari, albokari, txalapartari eta dultzaineroek alaituta.
11:45 Juan Manuel Etxebarria: "Gabonetako euskal ohitura eta ipuinak".
12:15 Berantzagi dantza taldearen emanaldia.
13:00 Bertso saioa ALBEren eskutik.
14:00 Gabonetako otarraren zozketa.
18:30 Berantzagi dantza taldearen emanaldia eta Olentzeroaren kalejira. Ibilbidea: Artekale 8, Kale Nagusia, Xake plaza, Zalama, Mesedeetako Ama, Andres Larrazabal, Eskoletako plaza.

Astrabudua

11:00-14:00 Olentzeroren eguna dela-eta, umeentzako jarduerak eta tailerrak izango dira Josu Murueta plazan.
18:00 Trabudu dantzari taldeak antolatuta, Olentzeroren kalejira, Ignacio Aldekoa ikastetxetik Jose Andres Mendiguren plazara.

Berango

18:30 Olentzeroren kalejira eta harrera, Berangoeta kultur etxetik frontoiraino.

Getxo

Itxas Argia dantza taldeak antolatuta:
17:00 Olentzeroren kalejira Andra Mari kiroldegian hasita. Ibilbidea: Andra Mari kiroldegia, Mati, Diliz, Saratxaga, Zientoetxe, Perune, Uri, Torrebarria, Benta, Geroa ikastola, Orduña mendatea, Benantzio eta Malakate.
19:15 Sua Malakaten eta txokolate jana. Musikariek eta dantzariek alaituko dute ibilbidea. Txikien artean gozokiak banatuko dira.

Gorliz

18:00 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Iberre plazatik frontoira.
18:30 Antzezpena.

Itzubaltzeta / Romo

Zasi Eskola dantza taldea, Ziztu Bizian eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatuta:
12:30-14:00 Umeentzako tailerrak.
14:30 Mokadu herrikoia trikitiak girotuta, San Jose elizako arkupeetan
17:30 Olentzeroren kalejira Itzubaltzeta / Romoko kaleetan zehar: dantzen erakustaldia, Gabonetako abestiak kantatzea, gozokiak banatzea... Ibilbidea: Ezekiel Agirre, Maiatzaren Bata, Nafarroa, Zuberoa, Gobelaurre, Zubieta, Ganeta plaza, Errekagane, Aurrezki Kutxa, Ibaiondo eta Santa Eugenia plaza. Geldialdiak: Maiatzaren Bata, Cervantes plaza, Ganeta plaza, Kolas plaza eta Santa Eugenia plaza.
19:30 Dantzen erakustaldia eta Olentzero erretzea Santa Eugenian.
19:45 Txokolate jana eta jaiaren amaiera.

Branka kultur elkarteak antolatuta:
19:00 Sakabanaketaren kontrako Olentzeroa, Brankatik abiatuta.

Lamiako eta Txopera

17:30 Txikiak Txiki dantza taldeak antolatutako kalejira.

Leioa

17:00 Olentzeroren kalejira, Elexalde errotatik Kultur Leioara.
18:30 Harrera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta:
17:00 Olentzeroren kalejira, Kurkudi herriko tabernatik. Baserritarrez jantzita joatea eskertuko da, baita kantatzeko gogoa ere.

Lemoiz

16:00 Andrakako Rufino plazan.
16:30 Armintzako autobus geltokitik abiatuta, kalejira auzoan zehar. Frontoian, umeei gutuna eskatu eta bakoitzari opari bat emango die Olentzerok.
18:00 Udaletxe zaharretik (Urizar) abiatuta, kalejira auzoan zehar: pertsonaia mitologikoen antzerkia, gaztainen dastaketa eta Olentzeroari agurra.

Lutxana

11:00 Ortzi kirol elkarteak antolatutako kalejira.

Plentzia

18:15 Olentzeroren kalejira, Plazatxoatik abiatuta.
19:00 Antzezpena Eleiz plazan.

San Bartolome (Leioa)

18:00 Auzotarrok kultura elkarteak antolatutako kalejira.

Txorierri (Leioa)

18:00 Bifor Jai Batzordeak antolatutako kalejira.
19:00 Harrera.

Urduliz

18:00 Olentzeroren kalejira Igeltzerako aparkalekutik abiatuta. Kalez kale ibiliko dira udaletxeko plazaraino, bertan Olentzerok txikien eskaerak entzuteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun