Asteazkenean, abenduak 28, Deabru Beltzak taldeak "Gabon kontuk" antzeztuko du. Ikuskizun dibertigarri horrek Olentzeroren eta bere laguntzaileen bizipenak ditu ardatz nagusi. Gabon gaueko bezperan, opari banaketaren azken prestakizunek pertsonaia maite horren maniak eta aiurria azaleratu egiten dituzte.
Hirugarrenez, Logela Multimedia taldearen azken lana izango da. "Anaki" ikuskizun multimedia, dibertigarri eta egungoa da eta teknologia berrien aukerez baliatuta, bidaia espazialean eramango dute publikoa. Horretan, protagonistek, neskatxo batek eta bere robotak, mundu harrigarriak aurkituko dituzte.
Azkenik, Erre Produkzioek "La flor de la Antartida" antzeztuko du ostiralean, hilak 30. Ekintza, abentura, drama, zientzia-fikzioa eta umorea uztartzen dira lan honetan, ekologia-kontzientziazioaren mezua zabaltzeko.
Etzidamu, asteartea, haur antzerki zikloa abiatuko da Areetan. Ostiralera arte, gaztetxoek lau ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute Areetako Andres Isasi musika eskolan, egunero 18:00etan. Lehenengo hirurak, "Ipuinaren bila", "Gabon kontuk" eta "Anaki", euskaraz izango dira eta laugarrena, "La flor de la Antartida", espainolez. Getxoko Kultur Etxeak zabaldu duenez, ekimen horren bidez, Getxolandia parkeak eta izotz gaineko patinaje pistak ematen duten "Gabonetako oporraldirako haur jardueren eskaintza" osatu nahi dute. Astearteko antzezlan Txalo taldearen "Ipuinaren bila" izango da. Familientzako ikuskizun horretan ipuin mundu bat islatzen da, zenbait kontinentetan giroturik, eta kultura anitzen alderik onenak erakusten ditu. Argazkian, "Gabon kontuk" antzezlaneko irudi bat / © Deabru Beltzak - Getxoko Kultur Etxea.