2000ko abenduaren 24an,
Koska irratia uhinetara zabaldu zen lehenengo aldiz. Abiapuntu horretan, komunikazio proiektuaren aurkezpena egin eta Algortan Olentzerori egindako harrerarekin konektatu bitartean kanta bat jarri zuten, Lekeitioko Txapelkunk taldearen "Zergatik ez?" abestia, "zergatik Olentzero ez doa Afrikara?" galdetzen zuena. Hamaika urte beranduago, "Koska badoa" esan digu eskualdeko irrati libreak,
Justuri irrati euskaldunari lekua uztearren. Bitartean, ez dakigu Olentzero Afrikara joan denetz baina Iru bere ilobak munduari bira eman dio, kontinente beltzetik ere igaro dela, arraun makila eta guzti. Bada, Olentzeroren ilobak aurten Marokon ateratako hainbat argazki ikusgai izango dira Kultur Leioan, bihartik, astelehenetik, urtarrilaren 9ra arte. Argazkian, Iru sendi ohiturari jarraituz opariak Marokon banatzen / ©
Arrauntheworld.com.