Urtarrilaren 30ean bukatuko da 2012ko
Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko epea. Antolatzaileek adierazi dutenez, Leioako Kale Artisten Azoka, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten elkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik. Maiatzaren 17tik 20ra izango da. Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute estreinakoak diren proposamenak, betiere, Azokako Batzorde Artistikoak behar bezala balioztatzeko denbora izan badu. Bestalde, haurrentzako zein familiarteko publikoari zuzenduriko kale antzerki muntaiak aurkez daitezke, baita musikalak, zirkuaren esparrukoak edo beste edozein eratako ikuskizunak ere. Parte hartzeko interesa duten konpainia profesionalek postaz bidal dezakete proposamenaren dokumentazioa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak jarraian zehazten den helbidera: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka. Jose Ramon Aketxe Plaza, 11-4. 48940 Leioa / Bizkaia. Argazkian, plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.