Espainiako Monarkiaren ehun bat argazki zahar aurkitu ditu Willy Uribe idazle eta argazkilariak Getxoko zaborrontzi batean,
Sigueleyendo.es webguneak jakinarazi duenez. Antza, irudiak zapata-kutxa zahar batean sartuta zeuden, zaborrean botata. Argazkietan, Habsburgoko Maria Cristina bere seme-alabekin agertzen da; Alfonso XIII.a, Donostiara egindako bisita batean; Battenbergeko Victoria Eugenia haren seme-alabekin edota Juan de Borbonen ezkontza, besteak beste. Edukiontzi urdin batean aurkitu zituen. Horiekin batera, liburuak eta gutun pertsonalak ere topatu zituen, baina zaborrean utzi zituen Uribek. Argazkiak Madrilgo, Bilboko eta Donostiako zigiluekin aurkitu dituzte. Batzuk "oso onak" direla esan du argazkilari eta idazle getxoztarrak, kalitate handikoak. Hemendik aurrera, argazkiak nondik atera diren ikertuko duela esan du. Argazkian, Willy Uribe argazkilari eta idazle getxoztarrak aurkitu ditu antzinako irudiak.