Egunkariaren auzi ekonomikotik kanpo utzi dute Dignidad y Justicia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 27a, 12:10

Donostiako Auzitegiak Egunkariaren auzi ekonomikotik kanpo utzi du behin betiko Dignidad y Justicia, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Epaitegiak dio talde ultraeskuindarrak ez duela zilegitasunik Egunkariaren auzi ekonomikoan herri-akusazio izateko, bertan ez delako terrorismo deliturik epaitzen. Donostiako Auzitegiak otsailean erabaki zuen Dignidad y Justicia auzitik kanpo uztea; baina helegitea aurkeztu zuen eta orain azken erabakia hartu dute epaileek. Kontuan izanda kasuren batean Dignidad y Justiciak 26 urteko kartzela-zigorrak eta 33 milioi euroko isunak eskatzen zituela, auzipetuek pozik hartu dute albistea. Orain, Auzitegiak egin beharreko frogak agindu beharko ditu eta ikusteke dago Fiskaltzak akusazioak erretiratzen dituen ala ez. Argazkian, 2009ko abenduaren 19an, "Egunkaria" auziko akusatuen aldeko mobilizazioa egin zuten Bilbon milaka lagunek.

Zortzi auzipetu daude "Euskaldunon Egunkaria"-ko auzi ekonomikoan: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun