Eskualdeko langileek ere deitu dute urtarrilaren 7ko manifestaziora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 27a, 14:35

LAB sindikatuak hainbat mobilizazio egin ditu Euskal Herriko herri eta lantokietan Parot doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten euskal preso politikoak askatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta espetxe politika "konponbide gakoetan" jartzea exijituz. Ildo berean, urtarrilaren 7an Bilbon "kolosala" izango den manifestazioan parte hartzera deitu du. Horrekin lotuta, LABek ordezkaritza duen Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kostako enpresa batzuetan argazkiak atera ditu langile erakunde abertzaleak, manifestaziorako deialdia eginez: Cocina Central Goñi (Erandio), Leioako Udal Euskaltegia eta Mecaner-en (Urduliz), besteak beste. Horretaz gain, hilaren 30a urteko azken ostirala izanik, goizean kotxe karabana egingo dute eskualdean zehar eta gero 13:00etan triki-poteoa Algortan, Telletxen hasita. Argazkian, Leioako Udal Euskaltegiko langileak / © Eskumaldeko LAB.

Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kostako langileak urtarrilaren 7ko mobilizazioarekin bat (© Eskumaldeko LAB)



- Cocina Central Goñi (Erandio). Argazkietan, Berango, Gorliz eta Romo ikastetxeetako langileak. Berango, Romo eta Gorlizko langileak.
- Gastronomia Baska (Mungia).
- Lamincer (Mungia).
- LAB Eskumaldea.
- Leioako Udal Euskaltegia.
- Matriceria Deusto eta GTS (Zamudio).
- Mecaner (Urduliz).
- Ondoan Servicios (Zamudio).
- ZF. Sachs (Lezama).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun