Hatortxurock-erako sarrerak salgai jarri dituzte Algortan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 27a, 20:24

Datozen urtarrilaren 6an eta 7an, Hatortxurock Hator, Hator Neska Mutil Etxera jaialdiaren 13. edizioa izango da Atarrabian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiralean, hilak 6, Bide Ertzean, Kerobia eta hainbat musikari arituko dira 21:30etik aurrera. Larunbatean, ordea, Soziedad Alkoholika, Narco, Reincidentes, Leihotikan, Ken Zazpi, Betagarri, Ze Esatek! eta Bad Sound System taldeak eta DJ Jo ta Txo eta DJ Elepunto arituko dira, 19:00etatik ordu txikietara. Kontzertuak estalita egongo dira bi karpen pean. Sarreren prezioari dagokionez, aurretik erosiz gero 12 eurotan izango da ostiralekoa eta 20tan larunbatekoa. Bi egunetarako bonoa 25 eurotan eskuratzeko aukera ere badago. Atarrabian bertan erosiz gero, ostiralekoa 15 eurotan eta larunbatekoa 20tan hartu beharko dira. Eskualdean, Leioako Kurkudi herriko tabernan eta Algortako Amnistia ostatuan eros daitezke sarrerak.

Hatortxurock-en iragarki-bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun