"Izu Giroa" euskaraz argitaratzen den punk eta hardcore musikari buruzko fanzinearen 20. zenbakia kalean da jada. Aldizkaria edukiz beteta dator. Izan ere, elkarrizketei dagokienez, eskualdeko
Pornosaurio taldeaz gain, honako talde hauekin solastu dira: Los Monjo, Belgrado, Government Flu, The Capaces, Mary's Kids, Pleonakis Plektos eta In-Defence. Era berean, azken boladan argitaratutako bi liburu garrantzitsuren idazleekin ere mintzatu dira. Ibon Apezetxeak "Kalekumeak: Los Opressed de la Bella Easo" idatzi du eta Jordi Llansamak, ordea, "Harto de Todo". Bestalde, Siberiako Orgasm Nostradamus taldearen inguruko erreportajea argitaratu du Aitor Apurtuk. Gainera, hainbat disko, liburu eta kontzerturen iruzkinak dakartza "Izu Giroa"-ren neguko zenbakia. Azkenik, fanzineak 10 urte beteko ditu datorren urtean eta erredakzioko kideek hainbat sorpresa prestatu du dagoeneko. Haiekin harremanetan jartzeko,
izugiroa[abildua]hotmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian, Algortako
Eztabaida gune antiautoritarioa da "Izu Giroa"-k Uribe Kostan duen salmenta toki bakarra.