Andikoetxeak eta Zabalak jaso dituzte San Tomaseko barazkien eta abereen sariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 28a, 13:14

Giro beroa izan zen pasa den asteazkenean Bilboko Areatzan eta Plaza Barrian, San Tomas azokaren harira. Metroko langileek greba egin zutela eta dagoeneko krisi garaia nabaria dela, euripean eta egun buruzurian ohi baino jende gutxiago batu zen. Dena den, nekazaritza azokako 300 bat saltokietan jardun zuten ehunaka baserritarrek jeneroaren zati handi bat saltzea izan zuten. Poz hori baino handiagoa izan zen atzo Adela Andikoetxea Urdulizko baserritarrak eta Juan Antonio Zabala Ugarte abeltzain algortarrak hartu zutena. Biek ala biek 600 euro eta ohorezko plaka jaso zituzten, iaz bezala, Mario Fernandez BBKko presidentearen eskutik. Andikoetxearen kasuan, barazkien saria jaso zuen. Zabalak, berriz, abere biziena. Argazkian, Juan Antonio Zabala Algortako San Lorentzo azokan / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun