Euskaltegietarako laguntzak izoztu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 28a, 15:00

Getxoko Udalak 14.998 euro banatuko ditu aurten udalerriko euskaltegien artean, iazko kopuru bera, "euskararen erabileraren alde egiten duten lana aintzat hartuz". Urteroko diru-laguntzak "getxoztarren hizkuntza gaitasuna handitzeko jardueretarako" dira, udal iturriek aipatu dutenez. Laguntzak banatzeko irizpideak, besteak beste, ikasleen adina eta kopurua dira. Horrela, oraingoan Lauaxeta AEK euskaltegiak 7.407 euro jasoko ditu, Jose Antonio Agirre elkarteak 4.584 euro eta Uztarri haur euskaltegien elkarteak 3.007 euro, horrela banatuta: Areetako euskaltegirako, 1.998 euro; Algortakorako, 481; eta azkenik Getxokorako, 528 euro. Argazkian, Jose Antonio Agirre euskaltegia / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun