Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute urtarrilaren 14an Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 29a, 08:49

Urtarrilaren 14rako, larunbata, autodefentsa ikastaroa antolatu du Leioako Bilgune Feministak. Eskolak 10:00etatik 14:00etara emango dituzte Andrak elkartearen lokalean (anbulatorio zaharra) eta hamaiketakoa ere izango dela aurreratu dute. Autodefentsa tailerrean eremu ezberdinak landuko dituzte: "alde fisikoari dagokionez, defendatzeko metodo ezberdinak ikasiko ditugu; baina autodefentsa hori baino gehiago denez, konfiantza eta autoestimua lantzen ere ikasiko dugu", azaldu dute tokiko feministek. Ikastaroa doakoa da eta e-postaz (leioakobilgunefeminista@hotmail.com) zein Facebook bidez izena eman daiteke. Argazkian, hilaren 13an neskato bati egindako sexu-erasoa salatu zuten leioaztarrek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun