Imanol Landa: "Gaur Euskadi-Tunisia. Gora geure selekzioa!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 28a, 15:40

[cc-by-nc-sa Ilanda.info] Pena handiz gaur ezin izango dut San Mamesen egon gure selekzioa animatzen, aurreko urtean egon nintzen bezala. Ziur nago beti bezala, giroa izugarria izango dela eta berriz ere jokalariek dena emango dutela zelaian irabazi arte. Bai, jakin badakigu, oraindik ez dela ofiziala, baina ziur nago, zelaian bezala, adimenez eta kementsu jokatzen badugu, azkenean ofizialtasuna etorriko dela eta orduan bai, orduan nazioarteko lehiaketetan ere gure ikurrina ikusteko aukera izango dugula, denok nahi dugun bezala. Gora gure selekzioa! Argazkian, euskal zaleak ofizialtasuna aldarrikatzen duten jokalariak animatzen aurreko partida batean / cc-by-nc-sa Ilanda.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun