Bihar, urteko azken ostiralarekin, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko dozenaka mobilizazio izango dira Euskal Herri osoan. Uribe Kosta eta Erandiori dagokienez, besteak beste, Gorlizen, 19:00etan egingo dute elkarretaratzea Itsasbiden (Txoko Etxe tabernaren alboko parkea). Gauza bera egingo dute ordubete beranduago Plentziako Zubiko Pirulin. Sopelan ere 20:00etan izango da kontzentrazioa, Udaletxeko plazan,
Egin Dezagun Bidea ekimenaren harira sortu berri duten herri bilguneak deituta. Bestalde, larunbatean, presoen aldeko brindisa egingo dute toki eta ordu berberetan. Bitartean, Urdulizen, BBVaren aurrean batuko dira bihar 20:00etan; eta ordu erdi beranduago, brindisa, mokadua eta triki-poteoa egongo dira herriko tabernan. Algortari dagokionez, tokiko
herri bilguneak elkarretaratzera deitu ditu urtean zehar, hilabetez hilabete, azken ostiraleko deialdia egin duten eragileak. 20:00etan batuko dira Telletxen. Bihar iluntzean, Berango, Erandio, Itzubaltzeta / Romo eta Leioan ere izango dira urteko azken ostiraleko deialdiak. Argazkian, azaroko azken ostirala Leioan / ©
Leioako Herri Bilgunea.