EHUko Ikasle Kontseilua, beraz, pozik dago Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin, justiziak oinarrizko eskubideak urratu zituela erakutsi duen epaiarekin. Ikasle Kontseiluaren iritzian, orain garrantzitsuena eginiko kaltea konpontzea da, eta presoei EHUn ikasteko aukera ematen zien protokoloa bertan behera utzi aurreko egoerara itzultzea.
Amaitzeko, uste dugu Mariano Raxoiren gobernu berriaren eginbeharra dela hitzarmen bat ahalbidetzea espetxeetako zuzendaritzaren eta EHUren artean, edozein presok EHUn ikasteko duen eskubidea bermatzeko. Unibertsitateen Lege Organikoaren 46. artikuluak babesten duen eskubide bat da.