Juanjo Agirrezabalak pozik hartu du ikasle presoak matrikulatzeko EHUren protokoloari buruzko Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, protokolo hori bertan behera utzi zuen Gorenaren ebazpena baliogabetu duelako. EAko legebiltzarkidearen iritziz, "Konstituzionalak arrazoi eman dio EHUri eta; baita Eusko Alkartasunari eta euskal unibertsitate publikoan ikasteko euskal presoen eskubidea aldarrikatu duten guztiei ere". Horren ildotik, Agirrezabalak legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen atzo goizean Legebiltzarrean. Horren bidez, lehenbailehen hitzarmen bat sinatzeko eskatu die EHUri eta Espetxe Zuzendaritzari, 2012-2013 ikasturtetik aurrera Espainiar Estatuko presoek ere unibertsitatean matrikulatzeko aukera izan dezaten. Argazkian, Juanjo Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkidea / © Eusko Alkartasuna.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!