Alex bateriajoleak argi izan du Erandion hasi zena Erandion bukatu behar zela: "Gure agurra gure sorterrian egin gura genduan. Diegoren asmoa Bilboko Kafe Antzokian egitea zan, baina snob hutsa dalako. Ganera, abenduaren 30ean Mikel Urdangarinek aurkeztuko dau bere azken diskea bertan. Gizarajoa! Galduko dau aukera paregabea (eta bakarra) Bapo Morganen hileta ikusteko, kar, kar, kar!".
Etorkizunari begira
Argi dagoena da banatze prozesuak ez diela umorea aldatu. Juanek, adibidez, horrela irudikatzen du hemendik aurrerako lana: "betidanik eguraldi iragarpenen musikea egin gura izan dot, eta orain patuak aukera paregabea eskeintzen deust hori abian ipinteko, taldearen zama behin kenduta. Halanda be, buruhandi izatearen bokazinoa oso gogorra da neure baitan, beraz ikusteke dago". Diego "Berrifin"-ek, ordea, musika mundua baztertu gura ei du: "bai, oraindino aztertu behar dot ondo, baina etorkizunean Athleticen sukaldari moduan ikusten dot neure burua, neure espezialitatea kroketak pil-pilean izango da. Musika barik, talde barik, astakirten barik inguruan".
Baina balizko banu eta banintz horietan ere ez da omen bakerik taldekideen artean. Jon Kowalski jadanik hasi da Diego zalantzan jartzen, "orain arte sukaldean jardun dan bakarra neu naz, beraz etorri barri zikin horrek ez dakit zer espero dauan", bezalakoak esaten. Bere aldetik, Alex sakonena izan da datorrenaren iragarpenean: ez, ez dago erremediorik. zabor zaku alu horreek zer esan daben ez dakit baina 30aren ostean ez da etorkizunik egongo eurentzako, horretaz neu arduratuko naz eta".