Gaur, astelehenarekin, Getxo udalerriko gazte elkarteek diru laguntza eska dezaten epea zabaldu du bertako udalak. Gazteak jomuga dituzten elkarteen gastu arruntei aurre egiten laguntzeko 28.000 euro banatuko ditu Udalak, 2006ko kopuru bera. Bitartean, 2005eko azarotik 2011ko azarora, kontsumo prezioen indizea (KPI) %15,9 igo da EAEn,
Eustaten datuen arabera. Irabazi asmorik gabeko erakundeek eska dezakete diru-laguntza otsailaren 14ra arte, nortasun juridikoa baldin badute, udalerrian helbideratuta badaude eta 30 urtez azpiko kideak badituzte edota jarduera guztiak edo horietako batzuk neska-mutilei zuzenduta badaude. Aurkeztutako proiektuak 0tik 100ra arteko eskala batean baloratuko dira, kontuan hartuko diren 15 irizpideren arabera banatuz. Deialdiaren oinarriak
www.getxo.net orrian daude eskuragarri, udal iturriek jakinarazi dutenez. Argazkian, hainbat gazte, Koldo Iturbe zinegotzia eta Unai Amezaga Gazteria teknikariarekin / © Getxoko Udala.